Patxi Azkargorta pilota memorialeko txapeldunak jada erabaki dira

Patxi Azkargortaren omenezko txapelketako finalista guztiak beren sariekin. /  E.A.
Patxi Azkargortaren omenezko txapelketako finalista guztiak beren sariekin. / E.A.

San Tomas Egunean jokatu ziren kategoria desberdinetako finalak. Ikusle ugari gerturatu zen Frontoi Txikira

ELI AIZPURU AZPEITIA.

San Tomas Egunean, azpeitiar ugari txistorra eta taloa dastatzeko prestatzen diren bitartean, beste askok urteko zita garrantzitsuenetako bat izan ohi dute frontoian. Azken asteetan Ilunpe pilota elkarteko gaztetxoak gogor aritu dira lehian egun honetako finaletarako txartela lortu ahal izateko. Beraz, osteguna egun handia zen pilotarientzat eta baita ingurukoentzat, horren adibide garbia da Frontoi Txiki bete izana.

Sei final jokatu ziren guztira, kategoria desberdinetan duela urte gutxitik Patxi Azkargorta pilotazale finari eskainitako txapelketa honetan. Honakoak izan ziren emaitzak: benjamin kategorian, Julen Larramendi eta Aratz Urrestilla buruz buru neurtu ziren. Urrestillarentzat izan zen tapela 16 eta 7 irabazi ostean; Benjamin mailan baita ere baina binakako partidan, Iker Goenagak eta Aimar Elosegik 18-7 irabazi zuten Alex Aranbarri eta Imanol Lazkanoren aurka.

Alebinen lehen partidan, Aiert Uria eta Markel Aldalurrek irabazi zuten Ekaitz Olivera eta Joseba Egiaren aurka (16-9).

Alebinen bigarren lehian, Anartz Lazkano eta Iñigo Sarasua nagusitu ziren Aner Lizaso eta Peio Ziarzoloren aurka (16-8).

Infantil mailan, berriz, Jokin Baizabal eta Beñat Labaka izan ziren txapeldunak finalean Haritz Zubimendi eta Beñat Ezama gainditu ostean (18-6).

Kadeteen partidak itxi zuen jaialdia. Bertan, Urko Azkoitiak eta Aritz Larrañagak 18-9 irabazi zuten Aimar Egiguren eta Josu Labakaren aurka. Ilunpeko ordezkarien, Udalekoen eta Azkargortaren sendikoen eskutik jaso zituzten sariak.

Urtero pilota elkarteak zozkatu ohi duen Gabon otarra berriz, iazko saritu berari egokitu zitzaion, Ramon Elosegiri hain zuzen ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos