Parrillada egingo da ostiralean Frontoi Txikian Herriartekoaren atarian

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AZPEITIA.

Ilunpeko ilotariek ostiral honetan jokatuko dute Herriarteko finalaurrekoetako lehen kanporaketa, Oiartzunen aurka. Frontoi Txikian izango da, 22:00etan hasita.

Partidak hasi aurretik, 20:00etatik aurrera, parrillada eskainiko dute Ilunpe pilota elkarteko kideek, Frontoi-txikin bertan. Mokadua doakoa izango da eta ez da aurrez izenik eman beharko. Modu honetan, zaletuen babesa eskertu nahi du pilota elkarteak, aldi berean, herritarrak beste behin frontoira gerturatzera animatuz.

Asteasu kanporatu ostean iritsi da Azpeitiko taldea finalerdietara. Finalerako bidean, Oiartzungo taldea menderatu beharko dute orain.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos