Osteguna da azken eguna Lagun Onakeko ibilbideko hirugarren etapan izena emateko

Lekeitio eta Elantxobe bitarteko 23 kilometroak egingo dituzte zapatuan Azpeitia-Bilbo oinez lotzeko egitasmoaren barruan

E.A. AZPEITIA.

Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, zapatuan martxoaren 17an burutuko dute Azpeitia-Bilbo ibilbidearen hirugarren etapa. Parte hartu nahi dutenek, etzi, osteguna baino lehen eman beharko dute izena, ohi bezala, www.lagunonakmb.org web orriaren bitartez edo Xiriako gozotegian . Lagun Onak mendizale elkarteko bazkide direnek, 6 euro ordaindu beharko dute eta bazkide txartela ez dutenek, 8 euro.

Egitaraua

Zapatuan, goizeko 8etan izango da irteera, anbulatorio aurrean. Autobusez Lekeitiora joango dira. Bidean Otoio mendia igoko dute(395m). Ispasterrera jaitsi eta Bedarona auzotik Eara igaroko dira. Ondoren Natxitua, Elexaldetik barrena Elantxobera iritxi arte. Ibilaldi gehiena GR-123 Bizkaiko Itzuliari jarraituz izango da 16:30-17:00 aldean Elantxoben izatea aurreikusten da. Bidean 15 minutuko geldialdia egingo da hamaiketakoa egiteko eta baita 30 minutukoa ere, bazkaltzeko. Antolatzaileek aurreratu dutenez, bakoitzak bere jatekoa eraman behar du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos