'Oskara', Kukai dantza taldearen ikuskizuna gaur, Soreasun (22:00)

DV AZPEITIA.

Jon Mayak zuzendutako Kukai dantza taldea izango da gaur Soreasuko oholtza gainean, 'Oskara' lana taularatzeko. 22:00etan hasiko da emanaldia.

Kukaikoek La Veronal konpainiarekin elkarlanean mamitu zuten emanaldia, Donostia 2016 Kultur Hiriburutzaren testuinguruan. Euskal tradizioetan arakatuz, obra garaikidea sortzea zenhelburua. Hainbat sari jaso ditu ikuskizunak: besteak beste, dantza talde onenaren Max saria irabazi du aurten Kukai dantza konpainiak, eta dantza ikuskizun onenaren saria bereganatu du Oskara ikuskizunak.

Azpeitian ere ez dira arrotzak. 2008an izan ziren Azpeitian Kukai konpainiakoak, Joseba Sarrionandiaren poemekin ondutako 'Hnuy illa...' lanarekin. Euskal Antzerki Topakeketan eskaini zuten emanaldia, eta Ikusleen Saria eskuratu zuen lanak.

Sarrera aurrez eskura daiteke kulturaz.eus atarian. 10 euro balio du.

Delorean zapatuan

Sarrerak aurrez hartuz gero 15 euro balio du eta egunean bertan 18 euro ordaindu beharko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos