Borrar
Osinaga, asteazkenean. ERRAZU
Orkatz elkartearen 25. urteurrena dela-eta, festa giroa nagusi asteburuan

Orkatz elkartearen 25. urteurrena dela-eta, festa giroa nagusi asteburuan

Viernes, 15 de junio 2018, 00:14

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Orkatz kultur elkarteak 25 urte bete ditu aurten. Hori dela-eta, ospakizuna borobiltzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Asteazkenean, egitaraua abiatzeko Sortuko idazkari nagusia den Arkaitz Rodriguezen hitzaldia eskaini zuen Sanagustinen eta Ines Osinaga musikari eta abeslariaren emanaldiaz gozatu ahal izan zen. Atzo, aldiz, Imanol Ituiño eta Asier Kidam magoak izan ziren Azpeitian eta gala nagusia ospatu zuten Orkatzen. Asteburuan ere musika emanaldiek protagonismoa hartuko dute. Horretarako karpa egokitu dute plazan. Gaur, ostirala, Txalainak (19:00etan) eta The Potes + The Friday's Crew (23:00etan) taldeen kontzertuak egongo dira; bihar, berriz, herri kirolak (12:00), herri bazkaria (15:00), Akerriperen emanaldia (bazkal ostean) eta La Basu, Egurra ta Kitto eta Bad Sound sistem taldeen kontzertuak (22:00) izango dira.

Azkenik kultur elkartearen urteurrenaren ospakizunak amaitzeko, Anje Duhalderen emanaldia egongo da igandean (19:00etan) Sanagustin kulturgunean. Sarrerak aurrez 10 euro balio du eta 12 egunean.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios