Ollagorrak antolatuta , XXXV. Usakume tiraketa egingo da zapatuan, hilak 22

AZPEITIA.

Saninazio festen atarian, zapatuan, uztailak 22, XXXV. Usakume tiraketa antolatu du Ollagorra ehiza eta arrantza elkarteak. Goizez eta arratsaldez egingo dituzte tiraketak Odria zelaian, 10:30etik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Izen-ematea, usoak barne, 40 eurokoa da.

Hiru usakume botako dira jarraian, eta hirutik hiru asmatzen dituztenen artean 2.000 euro banatuko dira. Lehenengoak ordainsaria, txapela, garaikurra eta oparia jasoko ditu etahurrengo bederatzientzat ordainsaria eta oroigarria egongo dira. Lehenengo beteranoarentzat, juniorrarentzat, emakumezkoarentzat, elkarteko lehenengoarentzat eta herriko aurrenarentzat ere izango dira sariak.

Ollagorra ehiza eta arrantza elkarteak aurrez eskertu nahi ditu bertaratzen diren parte hartzaile eta zaletuak eta era berean, eskerrak luzatu nahi dizkie txapelketa hau antolatzea posible egin duten laguntzaile denak «asko izan baitira».

Fotos

Vídeos