Oihana Azkorbebeitia eta Eneko Zarrabeitia txapeldun

Herriko bikote ugari animatu zen parte hartzera. /
Herriko bikote ugari animatu zen parte hartzera.

72 bikotek hartu dute parte aurtengo VIII. Herriarteko Kros Mistoan

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Zortzigarrenez jokatu da asteburuan Ikasberri Kirol Elkarteak antolatutako Herriarteko Kros Mistoa. Oihana Azkorbebeitia eta Eneko Zarrabeitia bizkaitarrak izan dira nagusi ibilbideko 6,2 kilometroak 22 minutu eta 21 segundoan bete ostean. 17 segundora sailkatu dira Maite Etxezarreta azpeitiarra eta Aitor Mimenza elorriotarra. Estreinako b i bikoteek lehia estua izan zuten gainera. Aurretik joan ziren Etxezarreta eta Mimenza baina bigarren postuan helmugaratu ziren, hirugarrenei eta gainerakoei tarte handia ateraz. Hirugarren sailkatu ziren Lourdes Colomo eta Jose Luis Arrate (24:34).

Xabier eta Maider Korta anai-arrebek lortu zuten lehen bikote azpeitiarraren saria; zortzigarrenak izan ziren sailkapen nagusian.

Guztira, 72 bikotek parte hartu dute VIII. Ikasberri Kirol Elkarteak antolatutako proban. Proba hasi baino minutu batzuk lehenago, urtero bezala, euskal selekzioaren ofizialtasunaren aldeko argazkia atera zuten kirolariek irteera puntuan.

Ikasberri Kirol Elkarteak antolatutako krosa Urola Kostako Kros Mistoen II. Txapelketaren estreinako proba izan da. Behin hau jokatuta, Errezilen izango da hurrena, azaroaren 19an; Ezkion ondoren, azaroaren 25ean; eta azkenik Zarau-tzek itxiko da bigarrenez osatu den bira hau, abenduaren 3ko lasterketarekin.

Fotos

Vídeos