Oier Alkortak eta Eneko Martijak Gipuzkoako gomazko palako finala jokatuko dute bihar

Finalistak. /  IKASBERRI K.E.
Finalistak. / IKASBERRI K.E.

Ikasberri Kirol Elkarteko bikoteak Altzatarrakekoak izango ditu aurrean Zarautzen, 20:00etan

AZPEITIA.

Ikasberri Kirol Elkarteko Oier Alkortak eta Eneko Martijak 22 urtez azpiko Gipuzkoako gomazko palako finala jokatuko dute. Bihar izango da norgehiagoka, Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan, 20:00etan hasita. Azpeitiarrek Altzatarrak-eko bikotea izango dute aurrez aurre. Ez da hau Alkorta eta Martija finalera iritsi diren lehen aldia. Aurrez ere, esaterako, urtarrilean, Euskal Herriko txapela jantzi zuten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos