Oier Alkorta eta Eneko Martija Gipuzkoako gomazko palako txapeldun

Txapeldunak, sariekin. /  IKASBERRI K.E.
Txapeldunak, sariekin. / IKASBERRI K.E.

Ikasberri Kirol Elkarteko bikoteak Altzatarraken aurka jokatu zuen eta 25 eta 13 irabazi zieten

AZPEITIA.

Txapelaren azpian sentitu ohi den sentsazioa berriro izan dute Oier Alkorta eta Eneko Martija palista gazteek. Izan ere, pasa den ostiralean berriro jantzi zuten txapela -urtarrilean Euskal Herriko txapeldun izan ziren- Ikasberri Kirol Elkarteko pilotariek. Ondorioz, 22 urtez azpiko Gipuzkoako gomazko pala txapeldunak dira. Alkortak eta Martijak Altzatarrakeko bikotea izan zuten arerio eta markagailuan 25-13 nagusitu ziren azpeitiarrak Zarauzko Aritzbatalde frontoian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos