26 odol emaile sarituak Azpeitian

Emaile-bikainak. 75 alditan odola emandako bi azpeitiarrak, odol emaileen delegazioko ordezkariekin./ARGAZKIAK ELI AIZPURU
Emaile-bikainak. 75 alditan odola emandako bi azpeitiarrak, odol emaileen delegazioko ordezkariekin. / ARGAZKIAK ELI AIZPURU

Urola kostako odol emaileak igandean elkartu ziren Loiolan

ELI AIZPURUAZPEITIA.

Aizarnazabal, Arroa (Zestoa), Azkoitia, Azpeitia, Errezil, Getaria, Itziar, Zarautz, Zestoa eta Zumaiako odol-emaileak elkartu ziren igandean Loiolan. Urtero bezala, meza ospatu zuten estraineko eta ondoren, Gogartexean, 25 aldiz edo gehiagotan odola eman dutenak saritu zituzten, ehundik gora odol emaile elkartu ziren bertan. Tartean, 26 azpeitiar izan ziren omenduak. 25 aldiz emandako 14 pertsona; 40 aldiz aldiz odola emandako hiru emakume eta 50 alditan emandako 7 eta azkenik, odol emaile handiak edo 75 aldiz emandakoak. Errekonozimendu berezia izan ohi dute hauek, kopurua ere garrantzi-tsua delako. Bi emaile bikain errekonozitu ziren Azpeitian.

Bailarako odol emaileen zita garrantzitsu honetara, herri bakoitzetako delegazioez gain, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko presidentea den Xabin Urzelai izan zen. Haren esanetan «erronka mantendu» da baina aurrera jarraitu behar da. Batik bat, nabarmendu zuen, «odolaz gainera, plasma emaileak behar dira».

Lasarteko 40 urteko Iñaki Azpiroz ekarri zuen gogora. Muinetik transplantatu dute Azpiroz eta 100 transfusio baino gehiago jaso ditu. «Odol emaile guztioi, zuei, esker izan da hori», esan zuen, bertan zeudenek egindako esfortzua esker-tzeko. Hori gogorarazteko, «odola ematen duzuen bakoitzean, handik bi edo egunetara, norbait salbatzen duzuela pentsatu behar duzue», esan zien.

Amaitzeko, gazteen beharra ere azpimarratu zuen odol ateraldietan.

Behin domina banaketa amaituta, Kiruri jatetxean bazkaria egin zuten.

Fotos

Vídeos