Nekane Azpiazu Lajardik irabazi du danborradako karroza lehiaketa

AZPEITIA.

Nekane Azpiazu Lajardik egingo du 2018ko haurren danborradako karroza. Azpeitiko Udal Festako Batzordeko kideek adierazi dutenez, bere proiektua izan baita aukeratua. Guztira, lau proiektu aurkeztu dira lehiaketara. San Sebastian egunean Azpeitiko kaleak igaroko dituen karrozaren gaia Sokamuturraren 500. urteurrena izango da. «Karroza horretan goraipatu behar zen gaia modu egoki, profesional eta eguneratuan aurkeztu» duela azpimarratu nahi izan dute epaimahakideek. Modu honetan, irabazleak 1.500 euroko saria eskuratuko du.

Udalak proiektua aurkeztu duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie, «egindako ahaleginagatik eta lehiaketan parte hartzeagatik».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos