Mozorrorik onenak, sarituak

Irabazleak. Taldekako sariko lehenak Sanagustingo kultur festa taldea, artista desberdinekin irudikatuta, eta Udaleko ordezkariak. / ELI AIZPURU
Irabazleak. Taldekako sariko lehenak Sanagustingo kultur festa taldea, artista desberdinekin irudikatuta, eta Udaleko ordezkariak. / ELI AIZPURU

Asko izan ziren hotzari aurre eginez mozorrotuta irtetzera animatu zirenak eta horietatik batzuk hautatu zituen Udalak. Udalak 2.500 euro inguru banatu zituen bai dirutan eta baita afaritan ere

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Astelehen Karnabala mozorro eguna izan ohi da Azpeitian. Egunez, umeek hartzen badute protagonismoa, gauean, helduen txanda izaten da. Aurtengoan ere, asko izan dira, mozorroa soinean, parrandara irtetzera animatu direnak. Aukera zabal horren aurrean, Udaleko ordezkariek batzuk besterik ez dituzte hautatu. Honela, hau izan da 2018ko Azpeitiko mozorro lehiaketako irabazleen zerrenda.

Banakako sarietan, lehena Ainhoa Arteta sopranoak eta organo jotzaileak jaso zuten. 200 euro eskuratu zituzten. Bigarren saria, xaguxatarrak jaso zuen. Berarentzat izan ziren 150 euro. Hirugarren silkatuarentzat bi lagunentzat afaria zegoen saritzat. Hau Azukar-azukar-ek jaso zuen.

Taldekako hautatuak Sanagustin kultur festako kideak izan ziren. Artista desberdinez osatutako taldeak, 800 euro eskuratu zituen. Bigarren saria, Zeelanda Berriko errugbi taldea irudikatuz haka dantzatzen zutenek irabazi zuten, 700 euroko saria eskuratuz. Hirugarren lekuan Veneziako karnabalak taldeko kideak sailkatu ziren. 500 euroko saria eskuratu zuten. Laugarren saria, 'Hiru errege magoak' taldeak jaso zuen. Hauek afaritarako txartela eraman zuten etxera.

Azkenik, Karnabal giroa ondoen irudikatzen zuen tabernaren saria Amaia tabernarentzat izan zen, lau lagunentzat afaritarako txartelak eskuratu zituzten.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos