Mendeko pertsonen zaintzarako ikastaroa antolatu du Udalak

Aurrez burututako ikastaro batean./
Aurrez burututako ikastaro batean.

Bestalde, bihartik hasita, 'Elikagai berrien ekoizpena'ren inguruko eskolak ere eskainiko dira

ELI AIZPURUAZPEITIA.

Mendeko pertsonei gizarte erakundeetan gizarte eta osasun arreta ematea' ikastaroa antolatu du Udalak beste urte batez. Hain zuzen ere, erakundeak azaldu du aurten Lanbidek ez duela diruz lagunduko ikastaroa, eta udalak berak antolatu duela ikastaroa aurreko urteetako edizioek izan duten «arrakasta» tarteko.

Ikastaroa urtarrilaren 8tik ekainaren 30era bitartean izango da, eta saioak presentzialak izango dira. Urtarrilaren 8tik maiatzaren 30era saio teorikoak egingo dituzte, astelehenetik ostiralera, 15:00etatik 19:00etara. Maiatzaren 30etik ekainaren bukaerara bitartean, berriz, praktikaldia egingo dute parte hartzaileek. Bi arloak gaindituta, profesionaltasun ziurtagiria jasoko dute ikastaroa egiten dutenek.

Matrikula 40 euro ordaindu beharko dute azpeitiarrek, eta 50 euro Azpeitian erroldatugabeek. Gainera, Azpeitian erroldatuta dauden pertsonek formazio beka jasotzeko aukera izango dute. Izena Azpeitiko Udalaren webgunean eman daiteke.

Elikagai berrien ekoizpena

Gaur egungo ekoizleen, eredu berriak aztertu eta EAEn dauden aukera desberdinak ezagutzea da helburua. Legeak zer baimentzen duen, zer suposatzen duen eta zela dibertsifikatu dezaketen.

Honela, biharko saioan 'Azokaren joerak' azalduko dira; Baratzezaintza eta frutagintzako produktu berriak, abeltzaintzakoak eta bertako ogigintzarekin jarraituko dute hurrengo egunetan. Interesatuek Fraisoro Eskolara deitu 943 692 166 eta izena eman behar dute. Behin ikastaroan onartua dela jakitean, 36 euroko matrikula ordaindu beharko dira. Azpeitiko Baserritarren azokako ekoizleek 24 euro ordaindu beharko dute matrikula.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos