Memoria historikoa berreskuratu eta hedatzeko lanean, liburua sarean

Aranzadik eta Udalak argitaratutako 1936-1945 lana digitalizatu da eta dagoeneko ikusgai dago

ELI AIZPURUAZPEITIA.

81 urte bete dira tropa frankistak Azpeitian sartu zirenetik, Azpeitia «markatu» zuen data horrek, adierazi zuen atzo Eneko Etxeberria alkateak prentsaurrean. Izan ere, faxismoak gogor jo zuen herria eta horren aurrean Udalak «memoria berreskuratzeko lana bere egin du urteotan». «Bi aukera genituen, omenaldi ponpoxoetan gelditzea, edo ikerketa egitea. Eta Aranzadi zientzia elkartearekin elkarlanean ikertzeari ekin genion. Ikertu, historiari izen abizenak jarri, lekukotzat jaso eta zabaltzeko eta berriro horrelakorik gerta ez dadin formatu eta informatzeko» lanean ari da Udala. «Gertatutako guztiaren oroimenenako terapiarik onena liburu hauek dira».

Aranzadi Zientzia elkartearekin elkarlanean, 'Azpeitia 1936-1945' eta Eusko gudarostea' liburuak argitaratu ditu Udalak. Orain, memoria berreskuratzeko lan horretan, estreinakoa sarean ipini du. Digitalidadea enpresa arduratu da horretaz eta «era errezean, edukien hustuketa egin eta datu baseak sareratu ditugu, nabigatu ahal izateko», azaldu zuen bertako ordezkari Go-tzon Barandiaranek.

Dagoeneko bigarren liburuarekin gauza bera egiten ari dira eta «denbora gutxi barru» hau ere sarean izango dela aurreratu zuen Barandiaranek.

Udaleko web orriaren sartuz gero, klikatu daiteke eta sarean liburuaren edukietan nabigatu.

Urteurrenaren baitan, Eusko Gudarostearen inguruan ateratako liburua doan eskuragarri jarri zuen atzo goizean. Oraindik eskuratu ez duenak udaletxera jo dezake eta harreran eskatu. Bestalde, urteurrenaren harira udaletxe atarian memoriaren aldeko plakaren aurrean lore sorta bat ipini zuen Mikel Ibar-tzabal zinegotziak.

Fotos

Vídeos