Borrar
Ikastolako eta Udaleko ordezkariak, haurrekin, jolas parke berrian. E.A.
Martxan da  jolas parke berria        Azpeitiko Ikastola Ikasberrin

Martxan da jolas parke berria Azpeitiko Ikastola Ikasberrin

Beste ikastetxeetako jolas parkeak bezala, eskola orduz kanpo herritar orok erabiltzeko aukera izango du

Viernes, 29 de septiembre 2017, 00:06

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

«Ikastetxeetako espazio eta behar pedagogikoei erantzuteko» ikastetxeetako parkeak eraldatzen ari da Udala. Azpeitiko Ikastolak kanpoko jolaslekuan ume eta gaztetxoak egoki jolasteko leku falta zutela adierazia zuten, eta duela zenbait hilabetetatik elkar hartuta lanean aritu dira arduradun pedagogiko, Artezkaritza kontseiluko eta zuzendaritzako kideak Udalarekin arazoari irtenbidea bilatu nahian. Azkenean Ikastola ondoan bizikletentzako egokituta zegoen 250 metro koadroko lur eremuan egin da jolas leku berria. Maiatzean hasi ziren obrak, eta udan bukatu badira ere, ikasturte berriarekin batera hasi da ikastetxea eskola orduetan jolas parkea erabiltzen.

Kimu proiektu pedagogikoaren baitan osatu da parkea eta bereziki 0 eta 6 urte bitarteko haurren garapenera egokitutako jolas parkea izango da. Hala ere, Leire Goenaga Hezkuntza zinegotziak azaldu duenez «astegunetan eta eskola orduan Ikasberriko haurrek erabiltzea adostua badugu ere, beste ikastetxeetako jolas parkeak bezala, eskola orduz kanpo herritar orok erabiltzeko aukera izango du».

Esperimentazioa, esplorazioa eta jolasa dira haurraren ikaskuntza prozesuaren oinarri eta bitarteko. «Haurrak bere gorputzetik abiatuz ingurunearen ezagutzeari ekiten dio adin honetan», adierazi du Arantxa Bidezabal Ikastolako zuzendariak.

Honela, «haurrei beren garapenean laguntzen dieten zenbait elementu barneratzen ditu eta esploratu ahal izateko ingurune natural anitzak eskaintzen dizkie jolastokiak», azaldu du eskertuta, Ikastolako arduradunak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios