Maider Aginaga eta Iker Belintxon lezoarrek irabazi dute XVII. Dantza Suelto Txapelketa

Irabazleak udal arduradunen eskutik jasotako sariekin eta alboan, Nora Aizpuru eta Iker Zabala, hamabi urtez azpiko dantzari onenak. /
Irabazleak udal arduradunen eskutik jasotako sariekin eta alboan, Nora Aizpuru eta Iker Zabala, hamabi urtez azpiko dantzari onenak.

Nora Aizpuru eta Iker Zabala azpeitiarrek eskuratu dute hamabi urtetik beherakoen sari berezia

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Maider Aginaga eta Iker Belintxon lezoarrek irabazi dute aurten San Tomas Egunean jokatutako Gazteen Azpeitiko XVII. Gazteen Dantza Suelto Txapelketa. Bigarren lekuan, Itziar Bastida eta Anaitz Lizartza azpeitiarrak sailkatu ziren. Hirugarren postua Enara Arrizabalaga azpeitiarrak eta Iker Sarasua azkoitiarrak lortu zuten.

Laugarrenak Elaia Elorza eta German Aranburu azpeitiarrak izan ziren, eta bosgarrenak June Elorza eta Eneko Sarasua, Azpeitia eta Azkoitiko bikotea.

Hamabi urtetik beherako dan-tzarientzat ere sari berezia izan zen, eta hau Nora Aizpuru eta Iker Zabala azpeitiarrek eskuratu zuten.

San Tomas Eguneko jaialdi honetan ohi bezala, oraingoan ere leporaino bete zen Sanagustin kulturgunea gaztetxoak dantzan ikusteko. Herritarrek, nola ez, txalo ugari jaso zituzten eta antolatzaile dantza eskolako buru den Luis Alberdi 'Beltza' omentzeko tartea ere hartu zuten ikasleek.

Hala, datorren urtean jarraituko ez duten dantzariek omenaldi edo errekonozimendu txiki bat egin zieten urte hauetan guztietan alboan izan duten dantza irakasle ezagunari.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos