Ludotekak eta Gaztelekua berriro izango dira martxan datorren astetik aurrera

AZPEITIA.

Datorren astean hasiko dira martxan udako oporraldia amaituta Udaleko Gazteria Saileko Gaztelekua eta Ludotekak. Hilaren 19, 20 eta 21ean DBH 1 eta 2ko ikasleek Gaztelekua ezagutu dezaten ate irekiak egongo dira 17:00etatik 18:30era. Egun horietan, 18:30etik 20:00etara, berriz, edozein nerabek Gaztelekuaz gozatzeko aukera izango du. Irailaren 22an, DBH 3tik gorako gaztetxoen txanda izango da eta 16:30etik 20:00etara joan ahal izango dute. Hilaren 26, 27 eta 28an izen-emate epea zabalduko dute eta, beraz, nerabeen erabilerarako itxita egongo da. Hiru egun horietan DBH 1 eta 2ko nerabeen gurasoek Gaztelekura bertaratu beharko dute beren seme-alabak apuntatzera, 11:00etatik 19:00etara bitartean. Zerbitzua bere ohiko ordutegira irailaren 29an, ostiralean, itzuliko da. Edozein zalantza izanez gero, deitu 943 15 71 61 zenbakira.

Iturritxiki eta Txiki Txoko Ludotekak ere hurrengo astean hasiko dira ohiko martxan. Irailaren 18, 19 eta 20an bazkideen izen-ematea egingo dute, Ludotekan bertan, eguerdiko 14:00etatik 19:00etara. Izen-ematea haurra joango den Ludotekan egin beharko da. Haurrek ludotekez gozatzeko aukera irailaren 21etik, ostegunetik, aurrera izango dute ohiko ordutegian, hau da, 17:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako, deitu Iturritxiki ludotekara (943 15 11 79) edo Txiki Txokora (943 15 05 16).

Fotos

Vídeos