Lleidaren aurka jokatuko du Sammic Hosteleria taldeak gaur 21:00etan

AZPEITIA.

Sammic Hosteleriak Lleidaren aurka jokatuko du gaurgaueko bederatzietan. Kataluiniarrek bi garaipen eta hiru porrot dituzte orain arte; etxekoek, hiru garaipen eta bi porrot. Praten aurka galdu ondoren Sammic Hosteleriak berriro ere lehian jarraitu nahi du ligako talderik aberatsenetako baten aurka. Lolo Encinasen mutilak ez ziren batere gustora gelditu Praten aurka galduta. Aurkariari inolako meriturik kendu gabe, dakitena eman ez zutelakoan gelditu ziren eta arantza hori atera nahi dute gaur Kataluinian.

Añares Rioja, igandean

Añaresek igande goizeko 11.00etan Celtaren aurka jokatuko du Azkoitiko kiroldegian. Celta lehen postuan da dema denak irabazita eta Añares, berriz, partidaz partida hobetuz doa eta lidertzatik garaipen bakar batera dago. Xabi Chicoren taldea liga haserako zalantzak uxatzen ari da gero eta maila hobea eskainiz. Añaresek eman dezakeen maila ikusteko partida interesgarria izango da igandekoa.

Fotos

Vídeos