Lanuzteak Udaleko eta Mankomunitateko langileek gaur

Sortzaile bereziei ez zaie atez ate organikoa jasoko

DV AZPEITIA.

LAB eta ELA sindikatuek deituta, lau orduko lanuzteak egingo dituzte gaur udaletako eta foru aldundietako langileek, «lan baldintzen alde, enpleguaren defentsan eta zerbitzu publikoak indartzea» eskatzeko. Azpeitiko Udaleko langileek ere bat egingo dute deialdiarekin, 11:00etatik 15:00etara. Elkarretaratzea egingo dute 11:00etan, udaletxearen aurrean. Urola Erdiko Mankomuniteko langileek ere lanuzteak egingo dituzte. Honela, sortzaile bereziei ez zaie atez ate organikoa jasoko. Industriaguneetan film-bilgarria 6:00etan hasiko da 8:00etan hasi ordez. Bestalde, Zestoari dagokionez, 21:00etarako jarriko dira eta 22:00etatik aurrera bilduko dira hondakinak. Herritarrek ordubete gutxiago izango dute hondakinak botatzeko.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos