Lanerako prestatzeko Bidelan programan hamabi lagunek hartu dute parte

AZPEITIA.

Iraurgi Berritzen, Eskualdeko Garapen Agentziak, Bidelan programa garatu du azaroan zehar. Bertan, besteak beste, pertsonak lanerako edo prestakuntza bat jasotzeko motiba-tzea da helburua eta hamabi lagunek hartu dute parte.

Bi astetan Coaching teknika erabiliz, ariketa ezberdinak egin dituzte, bakoitzak bere gaitasun pertsonalak eta profesionalak lantzeko. Era berean, eskualdeko sektore ezberdineko teknikari eta arduradunen bisitak ere izan dituzte.

Honela, lehen sektoretik, Yurre Peñagarikano (Urkome); Industria sektoretik Domusa enpresako Maria Dominguez; Gizarte zerbitzuetako teknikari Edurne Zubia edita Ainara Blanco (Eroski) izan dira bertan. Iraurgi Berritzenetik adierazi dutenez, partaideek «oso positiboki» baloratu dute programa eta aurreratu dutenez, horietatik bi dagoeneko laneratu dira eta beste bi «ikastaro zehatz bat egiteko zain daude».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos