Lagun Onakek teknifikazio eskolako gurasoentzat bilerak deitu ditu

DV AZPEITIA.

Lagun Onak Futbol Taldeko teknifikazio eskolako neska-mutilen gurasoekin bilerak egingo ditu klubak irailaren 12an eta 13an, Sindikatu Zaharrean, eskolei buruzko informazioa emateko. Asteartean, irailaren 12an, 2007an jaiotako mutilen gurasoek 19:00etan izango dute hitzordua. 2006-2007ko eta 2008-2009ko neskenek, berriz, 19:45ean. Asteazkenean, hilaren 13an, 2008an jaiotako mutilen gurasoen txanda izango da, eta 19:00etan egingo dute bilera. 2009an jaiotako mutilen gurasoek, aldiz, 19:45ean gerturatu beharko dute Sindikatu Zaharrera. Teknifikazio eskolan izena emateko epeak zabalik jarraituko du hilaren bukaera arte. Lagun Onakeko web-orrian egin daiteke inskripzioa. Informazio gehiagorako 943 815 907 edo info@lagunonak.com.

Fotos

Vídeos