Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Lagun Onak M.B.-k Errioxara irteera antolatu du urriko bigarren astebururako

DV

AZPEITIA.

Viernes, 29 de septiembre 2017, 00:06

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Lagun Onak Mendi Bazkunak Errioxara irteera antolatu du urriaren 7rako. La Poblacion-Leon Dormido ibilaldia egingo dute, eta ondoren, Luis R upategian bazkaria izango dute. 07:00etan anbulatorio aurretik izango da irteera. La Poblacion herrira joango dira, eta handik Leon Dormido mendia igoko dute. 8 kilometroko itzulia da. Ondoren, Lantziegoko Luis R upategira joango dira bazkaltzera, 17:00ak aldera itzuliko dira Azpeitira.

Irteeran parte hartu nahi dutenek, urriaren 4a baino lehen eman beharko dute izena mendi bazkunaren tabernan edo www.lagunonakmb.org webgunean. Bazkideek 6 euro ordaindu beharko dute; Ikasleek eta langabetuek, 4 euro; eta gainerakoek 10 euro. Upategiko bazkaria eta bisita 50 euro ordaindu beharko da, eta egunean bertan egingo da ordaina upategian bertan.

BTT irteera, urriaren 8rako

Bestalde, urriaren 8rako BBT irteera antolatu du mendizale elkarteak. 09:00etan jarri dute hitzordua kiroldegi aurrean. Antolatzaileek aurreratu dutenez, Iraeta aldera joango dira, eta Arroa Beheara igarota, Oikiatik eta Aizarnazabaldik igaroko dira. Ibilbidea amaitzeko, parte-hartzaileek hamaiketakoa egingo dute Lasaoko Elkartean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios