Kvalvika eta Zoo taldeek kontzertuak eskainiko dituzte ostiralean, Arkupehotsak egitasmoaren baitan

Hau da sormenaren erakusleiho berriko bosgarren kontzertua eta 23:00etan hasiko da

AZPEITIA.

Ostiral honetan, hilak 12, Arkupehotsak, sormenaaren erakuslehio den egitasmo berriko bosgarren kontzertua izango da Sanagustinen, 23:00etan hasita. Bertan, Kvalvika talde eibartarra eta Zoo (Beskoitze) izango dira taula gainean.

Kvalvika eibartar batek Eskandinaviara eginiko bidaien emai-tza da. Norvegiako hondartza baten izena du taldeak eta Islandiako momentu ezberdinetako soinuez osatua dago. Oinarri elektronikoak doinu industrial eta esperimentazioz betetakoekin nahastu dituzte. Sei abestiz osatutako lehen EPa aurkeztuko dute; beti ere, melodia leunak mantenduz. «Begiak itxi eta musikaren bidez Europa iparraldera bidaiatzeko» aukera ematen du taldeak, hainbat komunikabidetan azaldu den bezala.

Bestalde, euskarazko rapa rock basati batekin dator ostiralean Sanagustingo oholtza txikira igoko den bigarren taldea, Beskoitze Zoo taldea, hain zuzen ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos