«Klima aldaketa sahiestea eta bizimodu osasuntsuagoa» nahi dute ikasleek

Udaletxera gerturatutako ikasleak, udal arduradunekin. /  UDALA.
Udaletxera gerturatutako ikasleak, udal arduradunekin. / UDALA.

Horren inguruko proposamenak luzatu dizkiete udal arduradunei | Eskolako Agenda 21 programaren barruan, urtero gerturatzen dira herriko ikasleak udaletxera

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Herriko ikastetxeetako ikasleak klima aldaketari eta osasunari lotutako gaiak lantzen aritu dira ikasturte osoan, Eskolako Agenda 21 programaren barruan. Behin lanketa amaituta, Eneko Etxeberria alkatearekin eta Aitor Bereziartua zinegotziarekin elkartu dira euren proposamenak egiteko.

Hiru zati izan zituen ordu eta erdi iraun zuen saioak. Lehendabizi, ikastetxe bakoitzeko ordezkariek gai horiek nola landu dituzten azaldu zieten udal ordezkariei. Kontatu zuten, adibidez, ikasleak eskolara nola joaten diren aztertu dutela, Komun-tzo-Sakona etxalde ekologikoa eta Beizamako baserriak ikustera joan direla, Ibar Eder urtegiaren betze datuen azken urteetako bilakaera aztertu dutela, etabar. Lanketa egin ostean ateratako ondoriak zeintzuk

diren eta gauzak hobetzeko eurek zer konpromiso hartu dituzten ere azaldu zuten, eta udalari hainbat proposamen egin zizkioten, besteren artean, herrian bizikletentzako aparkaleku gehiago jartzeko, Oina-tzen baliabide naturalekin jolas parke bat eraikitzeko, eskoletan bara-tzak jartzeko laguntzak emateko, proposatu zuten.

Bigarren partean, Salbe auzunetik Loiolara doan bidea oinezkotzeko landu dituzten proiektuak erakutsi zituzten, maketa eta guzti. Eta azkenik, ideia onenaren sariaren irabazleak nortzuk izan diren jakinarazi zuten, eta baita dagokien saria jaso ere.

Udal ordezkariek gustura entzun zituzten proposamenak eta haiek aztertzeko konpromisoa hartu zuten gerturatu ziren guztien aurrean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos