Karting proba izango da zapatu arratsaldean Damaso auzoan

Proban parte hartuko duten gazteak. / E.A.
Proban parte hartuko duten gazteak. / E.A.

AZPEITIA.

Motor hotsa nabarmenduko da zapatuan Azpeitian. Izan ere, karting proba izango da Damaso Azkue auzoan. AZTE elkarteak eta Azpeitiko Kartingeko kideek antolatu ohi dute proba herrian dagoen autoen eta motorren afizioa asetzeko. Astearte iluntzean aurkeztu zuten proba. Iñaki Aiertza eta Iñaki Areizaga kartingaren antolakuntza taldeko kideek jendea animatu nahi dute proba hau ikustera. Zapatuan, hilak 22 izango da, eguerdiko 14:30ean hasiko dira probak egiten eta 19:00etara bitartean ariko dira. «Erakusketa moduan», izango da proba. Hiru mailatan ariko dira kart gidariak: alebinak eta kadeteak, 6tik 11 urtera bitartekoak, (biak batera ariko dira), KF3 kart automatikoak. (125 z.k.), «Nafarroatik etorriko dira 4 edo 5 gidari» eta KZ2 mailako abiadura aldagailudun autoak. Azken horiek dira indar gehien duten kart-ak, eta herriko gidari askok hartuko du parte. Honela, bertan izango dira, Xuban Urbieta, Josu Beristain, Aitor Aizpuru, Ion Alberdi, Jokin Aiertza edo Asier Iraiola (Bidania). Horiez gain, Kart krosarekin erakustaldia ere egingo dute Jon Albizuri azkoitiarrak ta Jon Otaño beizamarrak eta Nafarroatik eta Goierritik etorritako bederatzi inguru supermotard ere bertan izango dira.

Probaren ibilbidea Damaso Azkue eta Perez Arregi inguruko errepideetan barrena egingo dute, Etxe Zuri taberna paretik irtenda.

Segurtasuna garrantzitsuena

Segurtasun neurriak kontutan hartzeko azpimarratu dute antolatzaileek eta ikusleei «kontuz ibiltzeko» deia egin diete, «garrantzitsuena segurtasuna» delako. «Arriskutsua izan daiteke proba ikusleek hesiak errespetatzen ez badituzte. Garrantzitsua da ikustera gerturatzen direnak hesiaren atzean jartzea, ezbeharrik gertatu ez dadin, eta alde batetik bestera gurutzatunahiz gero, atsedenaldietan egin». Era berean, ibilbidean zehar ipiniko dituzten lasto fardoen gainean «ez eseritzeko» eskatu dute.

Kart txikiak, Parroki atarian

Bestalde, 11:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 17:00etara bitartean, Kart elektrikoak ipiniko dituzte Parrokia atarian, haurrak ibiltzeko. Doan izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos