Karate elkarteak datorren asteazkenean hasiko du ikasturtea

DV AZPEITIA.

Azpeitiko Karate elkarteak irailaren 13an, asteazkenean, hasiko du 2017-18 ikasturteko denboraldia, ohi bezala, kiroldegian (Landetan).

Adinaren arabera antolatu dituzte bai egutegia eta baita ordutegia ere. Honela, 9 urte bitarteko haurrentzat zuzendutako saioak asteazkenetan eta ostiraletan burutuko dira 17:30etik 18:30era bitartean; 9 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzako ere egun berdinetan izango dira,baina 18:30etik 19:30era arte; 14 urtetik gorakoentzat aldiz, astean hiru egunetan izango dira: astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan, 19:30etik 20:30era (saio hauek hasita badaude ere, oraindik izena eman daiteke).

Izena emateko edo informazio gehiago jaso ahal izateko, 646 763 265 telefonora dei daiteke edo aipatutako edozein saiora azaldu.

Fotos

Vídeos