Kadete mailako XXXVIII. Azpeitia Txirrindularitza Saria jokatuko da igandean

AZPEITIA.

Lagun Onak Txirrindulari Elkarteak antolatuta, kadete mailako XXXVIII. Azpeitia Saria jokatuko da igandean, hilaren 17an. 16:00etan hasiko da proba, anbulatorio aurretik. 54 kilometroko ibilbidea burutu beharko dute txirrindulari gazteek. Honakoa izango da ibilbidea: irteera puntutik Urrestillarantz abiatuko dira eta handik Loiolara. Sanjuandegitik eta Landetatik igaroko dira ondoren, Zestoara joateko. Iraeta zeharkatu, Zestoatik pasatu eta Azpeitira itzuliko dira. Loiolaruntz hartuko dute, ondoren Landeta, Zestoa eta Iraeta berriro igarotzekoo.Helmuga Hotel Loiola aurrean izango da, 17:20ak aldera, antolatzaileen arabera.

Iaz Iñaki Diezek irabazi zuen Azpeitia Saria txirrindularitza proba. Ander Blaquez sailkatu zen bigarren, eta podiuma Mikel Orbea azpeitiarrak osatu zuen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos