Jostailu egokia nola aukeratu jakiteko tailerra eskainiko da Iraurgi Ikastetxean

AZPEITIA.

Jolasak paper garran-tzitsua jokatzen du haurraren bizitzan. Besteak beste, bere ekintza garrantzitsuena da; denbora, gogo, energia eta ilusio gehien eskaintzen diona.

Jostailua jolasaren prozesuan erabiliko dugun tresna da. Neurri horretan, jostailuak irudimena estimulatu behar du jolaserako mekanismoak indartu eta aberasteko (komunikazioa, ekintza bera...). Horregatik da hain garrantzitsua, txiki-txikitatik, jostailuaren hautaketa on bat egitea. Orain, Gabonak ate joka ditugun honetan, hainbat herritarrek nahikoa buruhauste izaten ditu zer jostailu erosi erabaki-tzeko orduan.

Horregatik, itsu itsuan jostailuak erostera joan baino lehen zenbait argibide izatea komenigarria ikusi dute Iraurgi Ikastetxean. Hori dela eta, 0-8 urteko haurren gurasoei zuzendutako 'Jostailu egokia aukeratzea' izeneko hitzaldi-tailerra antolatu da. Cristina Blazquéz Gizarte eta kontsumo hezitzailea (Kon-tsumobide partaidea) arduratuko da gaia lantzeaz, asteartean, hilaren 12an, Iraurgi ikastetxeko, Haur Hezkuntzako egoi-tzan,17:30etik aurrera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos