San Jose jaiak, asteburuan Loiolan

VII. Mus txapelketa jokatuko da gaur iluntzean eta igandera arte egitarau zabala antolatu dute

AZPEITIA.

Gaur, ostirala, hasi eta igandera bitartean San Jose jaiak ospatuko dituzte Loiolan. 22:00etan, VII. Mus Txapelketarekin zabalduko dute egitaraua loiolatarrek. Kiruri jatetxean izango da lehia. Izena egunean bertan eman ahalko da. Lehian parte hartu nahi duen bikote bakoi-tzak hogei euro ordaindu beharko du. Sariei dagokionean, irabazleek 350 euro eta txapelak eskuratuko dituzte. Bigarren sailkatzen den bikoteak, 150 euro eta txuletak eskuratuko ditu, eta hirugarrenak, berriz, bi lagunen-tzat afaria Kiruri jatetxean.

Zapatu goizean jarraituko du egitarauak. Izan ere, mendi bizikleta irteera antolatu dute Loiolako Festa Batzordeko kideek. 09:00etan Loiolatxo elkartearen aurretik aterako dira txirrindulariak mendi ibilbidea egitera. Ondoren, hamaiketakoa ez da faltako, Uranga jatetxean.

Festetako egun handia igandean izango da. Egun honetan jokatuko da urtetik urtera hainbeste ikusle bildu ohi duen zita: asto karrera. Aurrez, 11:00etatik aurrera, zezen txikiak eta poniak izango dira. Ondoren, 12:00etan, Kids&Us ingeles akademiako kideen musika ikuskizunaz eta an-tzerkiaz gozatzeko aukera izango dute txikitxoek. 13:00etan hasiko dira gero jendeak hain gustuko dituen asto karrerak, urtero ikusle ugari bildu ohi baita Loiolan ikuskizun honetarako.

Herri kirolak

Arratsaldean, 17:30etik aurrera, herri kirol erakustaldia izango da: harria jasotzen ariko dira Aimar Irigoien eta Jon Unanue Goenatxo III.a; eta aizkoran, aldiz, Mikel Larrañaga eta Julen Alberdi Txikia IV.a. Haur eta gaztetxoentzat puzgarriak ere izango dira eta egun osoan zehar, Egurrola aita-semeak alaituko dute giroa, eta ohi bezala, trikiti doinuak ere ez dira faltako Loiolan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos