Jeanne Rolande ikerlari eta ekintzaile feminista Emakumeen Txokoan izango da asteazkenean

Emakume afrikarren egoeraz ariko da Rolande. /
Emakume afrikarren egoeraz ariko da Rolande.

'(De)construyendo identidades, imaginarios y prácticas. Mujeres migrantes africanas en la encrucijada' tesia aurkeztuko du

AZPEITIA.

Jeanne Rolande ikerlari eta ekintzaile feminista Azpeitian izango da datorren astean. Hala, asteazkenean, hilak 28, Emakumeen Txokoan, 18:00etan hasita, '(De)construyendo identidades, imaginarios y prácticas. Mujeres migrantes africanas en la encrucijada' tesia aurkeztuko du.

Rolanderen tesiak emakume afrikar migratzaileek beren identitatea, imajinarioa eta praktikak nola eta zergatik eraikitzen eta deseraikitzen dituzten kontatzen du, gaiaren inguruko hausnarketa egitearekin batera. Euskal Herriko emakume afrikarren migrazioaren testuingurua zein den azter-tzen du, baita hona egokitzeko dituzten bizipenak eta balorazioak aipatu ere.

Rolanderen arabera, emakume afrikarrak bizi-baliabide jakin batzuekin iristen dira Euskal Herrira: pentsamoldeak, harremanak egiteko modua, jendartean kokatzeko modua... Iristen direnean izateko eta egiteko modu berriak bereganatzen dituzte.

Ingurukoen diskurtsoak, praktikak eta errepresentazioak ere aztertzen ditu Rolandek bere tesian, horiek guztiek emakume horien autonomia prozesuan zerbaiteraino baldintzatzen duten balora-tzeko. Horrez gain, emakume afrikar migratzaileen ahalduntzea indartzen eta oztopatzen duten faktoreak aztertzen ditu. Ikerlari eta ekintzaile feministak ateratako ondorioen berri emango du Rolandek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos