Jakoba Errekondok bere azken liburua aurkeztuko du bihar, Kimu Baten

AZPEITIA.

Jakoba Errekondok bere azken liburua, 'Landareak lantzen. Urte osoko gida liburua', aurkeztuko du Azpeitian. Kimu Bat dendaren lora etxean izango da bihar osteguna, 18:00etan hasita. Hilabete bakoitzean egin behar diren lanen berri -baratzean, fruita arboletan, lorategietan...- ematen du Errekondok idatzi berri duen liburuan, beti ere ilargiaren fase ezberdinak kontutan hartuta. Gerturatzen direnek, barazkiak edo fruituak noiz landatu, inausi edo tratatu jakin ahal izango du. Bestalde, baratzean egindako lanen kontrol zehatzagoa izateko aukera ere eskainiko du liburuak. Antton Olariagaren irudiek apaindu dute 'Landareak lantzen' liburua. Interesa duen oro ager daiteke aurkezpenera.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos