Jabetze Eskolako emakumeen ikasturte amaierako jaialdia egingo da bihar

DV AZPEITIA.

«Ikasturtean zehar Emakumeen Txokoan garatu diren Jabetze eskolako ikastaro eta ekimenetan parte hartu duten emakumeak elkartu, esperien-tziak partekatu eta egindako lanaren emaitza herriratzeko» asmoz antolatu dute Parekidetasun Sailak eta Emakumeen Mahaiak ikasturte amaierako jaialdia. Bihar, ostirala, izango da. Honakoa da antolatu duten egitaraua: 18:30ean, Amaia Garmendiak zuzendutako gitarra emanaldia eskainiko dute; 19:00etan, 'Greban gaude' antzezlanaren azken emanaldia eskainiko dute, eta 21:00etan, afaria egingo dute Sanagustinen. Afarirako txartelak Udaleko Parekidetasun Sailean eta Emakumeen txokoan salgai daude astelehenetik, 20 euroko prezioan. Ikasle, langabe edo zailtasun ekonomikoak dituztenei 10 eurotako prezio berezia egingo zaie.

'Greban gaude', azkena

Emakumeen Txokotik adierazi dutenez, «berezia» izango da aurtengo jaialdia, izan ere, Lakrikun antzerki taldearen 'Greban gaude' obra agurtuko dute, 15 urteren ostean.

'Greban gaude' antzezlanak lanbidez garbitzaile diren hiru emakumeren gorabeherak kontatzen ditu. Hainbat arrazoi tarteko, protagonistek grebara joatea erabakitzen dute. Ironia oinarri hartuta, besteak beste, maitasunaz, amatasunaz, sexuaz, ilusioez eta emakumeen borrokaz ariko dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos