Izarraitzekoek ez zuten podioa eskuratzeko aukerarik izan aurtengoan Paseo Berrian

Marka onak eginda ere ez zuten podiorik irabazi Donostian. / IE
Marka onak eginda ere ez zuten podiorik irabazi Donostian. / IE

Elene Sudupek hirugarren postua lortu zuen Santanderren

FDV AZPEITIA.

Kontrako emaitzetara ohitu bagaituzte ere, oraingoan, Paseo Berriko Igerialdian ez zuten podiorik lortu Izarraitz Igeriketa Elkartekoek. Abuztuaren 15ean, Ama Birjinaren egunean jokatu zen Donostian Paseo Berriko Igerialdia Aste Nagusiko kirol proben egitarauaren barnean Fortuna taldeak antolatuta.

Aurrenik, 11:00etan, infantil mailako 67 igerilari irten ziren Nautikoko eskailera paretik 650 metroko luzera zuen igerialdia egiteko. Izarraitz taldetik hiru igerilarik hartu zuten parte. Guztiek igerialdi txukuna burutu zuten, bina ez zuten podiora igotzerik izan. Uxue Etxeberriak 5. postua, Elene Sudupek 30. postua eta Alazne Sudupek 34. postua lortu zuten.

Helduek, Zurriolako hondartzan hasi eta Kontxako hondartzaraino igeri egin zuten. Guztira ia 500 parte hartzaile izan ziren, Izarraitz Igeri Elkarteko bederatzi igerilari. Azpeitiarren emaitzak hauexek izan ziren: Rafa Zubeldia 24. postuan hondartzaratu zen eta 4. master 2 mailan; Pablo Etxeberria 39. eta 20. senior mailan: Maialen Sudupe 40. eta 4. senior mailan; Iñaki Etxeberria 53. eta 8. master 2 mailan; Nagore Alberdi 202. eta 8. master 1 mailan; Alaitz Olazabal 218. eta 10. master 1 mailan; Xabier Aranburu 235. eta 56. master 2 mailan; Ainhoa Uranga 280. eta 8.master 2 mailan; Edu Sudupe 430. eta 117. master 1 mailan.

Santanderreko badia

Larunbatean Santanderreko badiaren XX. igerialdia jokatu zen. Hor Azpeitiko taldearen parte hartzaile gutxiago baziren ere, emaitza onak lortu zituzte. Bertan izan ziren Maialen Sudupe, Alazne Sudupe eta Elene Sudupe. Maialen Sudupek helduen proban 5. postua lortu zuen, Alazne Sudupek 1.600 metroko proban 10. postua eta Elene Sudupek txikien proban 3. postua eta podiora igotzea.

Gaur Izarraitz Igeri Elkarteko igerilari helduek II. Itzurun-Arranpla Itsas Zeharkaldian parte hartuko dute Zumaian. 12:30ean emango zaio irteera probari Itzurun hondartzatik eta helmuga, berriz, Arbustaingo arranplan izango da. Zumaiako itsas zeharkaldiak, itsaso zabalean zein ibaian zehar doan ibilbidea uztartzen ditu. Guztira 3.000 metroko zeharkaldia da non 2. 000 metro Itsaso zabalean egiten diren eta azken 1. 000 metroak Urolako itsasadarrean. Azpeititik hamazazpi igerilarik izena eman dute.

Fotos

Vídeos