Itsasiren emanaldiak zabalduko du gaur, 19:00etan, Azpeitia Dantzan egitasmoa

Kultur taldeak 40 urte bete ditu eta ospakizunetan murgilduta eskainiko dute 'Sokak darrai' ikuskizuna

DV AZPEITIA.

Ikuskizun berezi batekin hasiko da gaur, zapatua, Soreasun, Azpeitia Dantzan egitasmoa. 19:00etan, Itsasi kultur taldeak 'Sokak darrai' ikuskizuna eskainiko du. «Dantzaz-dantza, doinuz-doinu Euskal Herriko kultura, tradizio eta folklorea zabaltzeko asmotan», ekin zion Itsasi Euskal kultur taldeak duela 40 urte. Lan asko egin dute ordutik hona. «Euskal Herri osoko dan-tzak taularatzeaz gain, tradizioan oinarritutako koreografia berriak ere plazaratu ditugu», diote.

Ainara Bidal taldekidearen gidaritzapean, 40. urtemuga ospa-tzen duten honetan, momentuko kideez gain, taldekide ohiak ere gonbidatu dituzte emanaldira.

Beste bi emanaldi

Itsasikoarekin batera, Azpeitia Dantzan egitasmoak beste bi emanaldi eskainiko ditu datozen asteetan. Bata, uztailaren 9an, igandean, Jose Mari Orbegozoren 'Dan-tzaki' akademiako kideek areto dantzen emanaldia eskainiko dute, Soreasun; eta bestea, 15ean. Orduan, Sahatsa taldearen dantzak izango dira ikusgai, Plazan.

Fotos

Vídeos