ISB-ko lehen bi taldeek garaipena lortu dute denboraldi-aurrean

Sammic-ek 77 eta 72 menderatu zuen Basket Navarra eta Añaresek 70 eta 63 irabazi zuen Orthezen aurka

DV AZPEITIA.

Iraurgiren bi talde nagusiek irabazi egin dituzte denboraldi-aurreko aurreneko partidak. Azkoitian, Añaresek 70 eta 63 irabazi du Orthezen aurka. Markagailuak gorabehera dezente izan zituen emakumezkoen taldeak baina, azkenean, Chicoren neskek garaipen ona lortu zuen itxura ona eskaini zuen Orthez taldearen aurka.

Garaipena Nafarroan

Mutilak ere garaipenarekin bueltatu ziren Nafarroatik. Sammic Hosteleriak Altsasun 77 eta 72 menderatu zuen Basket Navarra. Encinasen taldeak lehen laurden zoragarri batean partida hautsi zuen eta, neurri handi batean, horri esker azkenean garaipena lortu ere.

Nabarmentzekoa De Cimaneneta Portalezen jokoa. Izan ere, bi jokalariek 14na puntu saskiratu zituzten.

Fotos

Vídeos