Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Iraurgi Berritzenek hainbat proiektu garatu ahal izango ditu enpresetan

DV

AZPEITIA.

Viernes, 29 de diciembre 2017, 00:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Iraurgi Berritzen eskualdeko garapen agentziak Foru Aldundiko finantzazioa lortu du. Honela, 130.379 euroko diru laguntza jasoko du Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ekonomia Sustapenerako Zuzendari-tzatik. Laguntza honen bitartez, bailarako enpresei «lehiakortasunean eta berrikuntzan lagun-tzeko» proiektu berriak garatu ahal izango dira. Honela, enpresei zuzendutako lau lerro landu ahalko dira.

Proiektu hauetaz gain, Iraurgi Berritzeneko enpresa arlotik bestelako zerbitzuak eskaintzen jarraituko da datorren urtean: enpresentzat neurrirako formakuntza, diru laguntza bitartekaritza eta enplegu lan eskaintzen kudeaketa, besteak beste. 'Elkarrekin Eskualdea Eraldatzen' da Iraurgi Berritzenen leloa.

Erakundearen lan filosofia oina hiru balio nagusi hauetan oinarritzen da. 'Elkarrekin' hitzak eragileekin gertutasunetik eta elkarrekin lan egiteko nahia irudikatzen du; 'Eskualdea'k jarduera eremua zehazten du. Iraurgi Berritzenen jarduera eskualdeko Urola Erdiko 6 udalerrietara bideratzen da; eta azkenik, 'eraldatzen' hitzak, erakundeak eragileen jarrera nahiz gaitasunetan eragiteko duen nahia islatzen du.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios