Borrar
Txirrindulari eta lasterketa probaren antolatzaileak. UDALA
Indiako umeen aldeko krosa eta txirrindulari proba izango dira gaur arratsaldean Sanjuandegin

Indiako umeen aldeko krosa eta txirrindulari proba izango dira gaur arratsaldean Sanjuandegin

16:00etan hasiko da Mantangorri txirrindularitza proba eta 17:30ean, krosa

ELI AIZPURU

AZPEITIA.

Sábado, 9 de junio 2018, 00:27

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

2015. urtean hasi ziren kros solidarioa egiten Sanjuandegin. Aurtengoan gainera, Lagun Onak txirrindulari elkartea batu da egitasmoaren antolaketara, eta ohiko legez, alebinen eta infantilen txirrindulari lasterketa ere prestatu dute gaurko. Indiako haurrei laguntzeko bideratuko dira donazioak.

Mantangorri txirrindulari probaren laugarren edizioa da eta 16:00etan hasiko da. Federatutako kirolari gazteentzat da, eta Sanjuandegiko kaleetan egingo dute ibilbidea. Ondoren hasiko da krosa 16:00etatik aurrera eman ahal izango da lasterketarako Jose Antonio Agirre plazan eta 17:30etik aurrera izango dira lasterketak. Itxulapiko batzuk jarriko dituzte antolatzaileek mahaietan, nahi duenak ekarpenak egin ahal izateko. 18:30ak aldean bukatzea aurreikusten dute antolatzaileek. Probak amaitzean txokolatea dastatu ahal izango dute parte-har-tzaileek.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios