Imsersorekin bainuetxeetako programan izena emateko aukera dago jada

AZPEITIA.

Imsersoren termalismo programan izena emateko aukera zabaldu da. Otsailetik abuztura bitarteko egonaldietako plaza libreetan izena emateko aukera izango da maitzaren 10a bitartean.

Programa horretan parte hartu nahi duten herritarrek eskaera egin beharko dute Imserson bertan edota udaletxeko Gizarte Zerbitzuetan.

Egonaldia irailetik abendura bitartean egin nahi dutenek lehentasuna izateko, eskaerak aurkezteko azken eguna maiatzaren 11 izango da. Hala ere, itxaron zerrendan sartzeko aukera izango dute urriaren 31a bitartean egiten diren eskaerek.

Pertsona nagusiei bainuetxeetako egonaldietara joateko aukera ematea da programa horren helburua eta pentsiodun guztiei dago zuzenduta.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos