Igande eguerdian iritsiko dira Mari Domingi eta Olentzero Azpeitira

Olentzero eta Mari Domingi, iaz, gurdian. / ELI AIZPURU
Olentzero eta Mari Domingi, iaz, gurdian. / ELI AIZPURU

12:15ean hasiko da kalejira, San Martin egoitzatik, eta 13:00etan izango da ikazkina plazanUdalak egitaraua aldatu du aurten eta orain arte ez bezala, goizean da ekitaldia

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Aurten aldatu egin da Olentzeroren etorrerako ekitaldia eta ohi baino ordu batzuk lehenago iritsiko dira Olentzero eta Mari Domingi Azpeitira. Hilaren 24 eguerdian jasoko dituzte herritarrek Gabonetako bi protagonistak. Herriko ikastetxeetako haur eta gaztetxoen, ttuntturroen, txistularien eta Juan Antxieta Musika Eskolako soinujoleen laguntza jasoko dute kalejiiran.

San Martin egoitzako egoiliarrek ongietorria egingo diete Olentzerori eta Mari Domingiri, 12:15ean. Ondoren, 12:30ean, kalejirari hasiera emango diote Artzubia Etorbidetik abiatuta. Bertan parte hartuko dute hainbat herritarrek. Itsasi dantza taldeko kideak, txistulariak, Juan Antxieta musika eskolako soinujoleak izango dira kalejiran, eta Olentzero eta Mari Domingi idiak bultzatuko gurdian aterako dira. Honakoa da burutuko duten ibilbide :Artzubia etorbidea, Goikokale, plaza, Enparan kalea, Perez Arregi plaza, Erdikalea eta plaza.

Kalejira bukatzean, 13:00etan, plazan egingo dute geldialdia Olentzerok eta Mari Domingik. Bertan aurreskua egingo diete Itsasiko haurrek eta Xebastian Lizasok bertsoak abestuko ditu. Ondoren, Olentzerok hartuko du hitza, eta Olentzerori hainbat abesti kantatu ostean, gaztainak banatuko ditu. Udaletik adierazi dutenez, eguraldi txarra egingo balu, Azoka plazan egingo dute ekitaldia.

Mikel Ibartzabal zinegotziak, Udalaren izenean, eskerrrak eman nahi dizkie ekitaldia elkarlanean prestatu duten denei.

Jaiotza, arratsaldean

Bestalde, urtero bezala, Julian Barrenetxea Abesbatzak eta parrokiko Abesbatzak Jaiotza aterako dute igandean, 18:30ean. Abesbatzetakoez gain, hainbat herritarrek ere hartuko dute parte . Plaza Txikitik abiatuko dira eta Goiko kaleko plazatxoan amaituko duteibilbidea, gabon kanta ezagunak kantatuz.

Gabon gaueko abesbatzen Jaio-tzan parte hartu nahi dutenek entsegua egingo dute bihar, ostirala, 20:00etan. Interesatuak azaldu Udal Musika Bandak Soreasun duen lokalera.

Más

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos