Ibilbidea luzatuko da helduen Danborradan

Aurtengo helduen Danborrada zertxobat luzatuko da. Izan ere, duela lauzpabost edizioetatik hona danborjoleak ez dira Damaso aldera joan eta oraingoan ibilbidea jarraitu eta bertatik igaroko dira danborrada osatzen duten 27 taldeek. «Azkeneko urteetan kendu egin dugu Danborradaren zati hau. Orain, talde guztiek adostuta, ibilbidea berreskuratzea pentsatu da. Hala, Plaza Txiki parean batzuek besteek igaro zain egon beharrik ez dute izango», azaldu du Udaleko Festetako batzordeburu Mikel Ibartzabalek.

Honela, Parrokiaren aurrean geldialdia egin ostean, Danborradako taldeak Eliz kaletik barrena, Enparan kalera joango dira eta handik Erdi kalera bueltatu beharrean -azken urteetan egin izan den bezala- Damaso auzora joango dira, gero Erdi kaletik berriro ere Plazara buelta-tzeko. Ibilbidea zertxobat luzatu arren, Ibartzabalen esanetan «ez da aldatuko danbor jotzaileek hau burutzeko beharko duten denbora eta garaiz iritsiko dira Plazara, banderaren igoerarako», azaldu du.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos