Hotz baina giro ederrean igaro dituzte Saneloi jaiak Landetan

Ostiralean auzo bazkaria izan zuten eguerdian eta txerri boda, iluntzean. Bertsolariak eta trikitia ez ziren faltatu.
/
Ostiralean auzo bazkaria izan zuten eguerdian eta txerri boda, iluntzean. Bertsolariak eta trikitia ez ziren faltatu.

Eguraldi txarragatik bizikleta irteera bertan behera geratu zen eta herri kirol saioa aterpean egin zuten baina hotzari aurre egin zioten

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Saneloiak ospatu dituzte Landeta auzoan. Hotza izan da protagonista aurtengo jaietan baina hala ere, auzotarrek giro ederrean egin diete aurre eguraldi txarrari. Ostiralean, San Eloi egunean, ohi bezala auzotarren bazkaria egin zuten. Zapaturako, berriz, Erreka Bikek antolatuta, mendi bizikleta irteera ziren egitekoak, baina eguraldi txarragatik bertan behera utzi zuten. Nahikoa zalantza izan zuten ondorengo herri kirol erakustaldian ere baina, beranduago hasi bazen ere, lokal baten barruan egin zuten. Martin Mendizabal, Elias Perez, Jon Unanue Goenatxo III.a eta Xabier Aranburu 'Guzta' aritu ziren harri jasotzen; aizkoran, Joseba Otaegi, Julen Alberdi Txikia IV.a, Eneko Otaño eta Mikel Larrañaga izan ziren. Autoen eta kart-en erakusketa ere egin zuten eta igandean, txikitxoen tartea izan zen, festei amaiera emateko. Hotzak hotz, gozatu ederra hartu zuten poniekin eta zezentxoekin. Tenperatura baxuei aurre egiteko, txorizo eta hirugihar pintxoak dastatzeko aukera izan zuten gerturatutakoek.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos