'Hiru lore beltz' ikuskizunaz gozatzeko aukera, gaur, Sanagustinen 22:00etan

AZPEITIA.

Dimanoa eta Elkar-ekin taldeak antolatuta, 'Hiru Lore Beltz' ikuskizunaz gozatu ahal izango da gaur, 22:00etan, Sanagustin kulturgunean.

Xalbadorrek 1973an idatzitako 'Mendian galdu direneri' bertso sorta oinarri dituen obran bertsoak, musikak, dantza, poesiak eta antzerkiak bat egingo dute. 30 lagunek hartu dute parte sormen lanean, eta 19 lagun igoko dira oholtzara.

Ezpeletan hotzez hil ziren hiru afrikarren memoria gogoratu nahi dute 'Hiru lore beltz' ikuskizunaren bidez, horretarako, bertsoa, dantza, musika, antzerkia eta hitza erabiliz.

Gertaeren gaurkotasunaz ohartarazi eta errefuxiatuen egoeran arreta jarri nahi dute, Europar agintarien jarrera salatu eta elkartasuna aldarrikatuz. «Kezka baten iturrira eta muinera eraman nahi zaitu 'Hiru lore beltz' emanaldiak. Izan ere, ez du 44 urteko elurteak, ez gaur egungo itsasoak, ezta distantziak ezin ditu zuritu eta ez estali hainbeste bazterkeria, hainbeste hildako eta hainbeste isiltasun konplize».

Fotos

Vídeos