Herritarren denboraren erabilera neurtuko du Udalak, berdintasun politikak garatzeko

Leire Etxaniz, Aizpea Otaegi eta Eneko Etxeberria. /  UDALA
Leire Etxaniz, Aizpea Otaegi eta Eneko Etxeberria. / UDALA

Eragile desberdinekin bilduko dira aurrena eta maiatza eta ekaina bitartean inkestak egingo dituzte

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Herritarrek denbora zertan erabiltzen duten ikusita, ikusi daiteke gizartearen antolaketa eredua eta horrek dimentsio ekonomikoan duen eragina. Hori dela eta, denboraren erabileraren inguruko azterketa egingo du Azpeitiko Udalak.«Noraezean politikak abian jarri beharrean, ikertu, ondorioak atera, neurriak martxan barri eta politikek izan duten inpaktua neur-tzea da gure modeloa», adierazi du Eneko Etxeberria alkateak.

«Politikak estrategikoki abian jarri behar direla aldaketa errealak gauzatzeko» ere azpimarratu nahi izan du. «Krisi ekonomikoaren ondorioz, emakumeek gero eta ordu gehiago eskaintzendituzte zaintza lanetara. Beren ordu libreak, zain-tza lanetan pasatzen dituzte askok. Guk hori zenbaterainokoa den neurtu nahi dugu, ondoren, lan horien errekonozimendua egin eta berdintasun politika egokiak abian jar-tzeko», zehaztu du.

Leire Etxaniz Parekidetasun zinegotziak azaldu duenez, «azterketa honetan, emaitza bezain garran-tzitsua izango da prozesua bera. Izan ere norbere kasa, bikotean zein taldean hausnarketa bultzatzea da helburuetako bat». Espazioak ireki nahi dira hausnarketarako eta proposamenak egiteko. Ondoren, emai-tzekin batera politika publikoetatik zer egin daitekeen ildoak zehaztuko dira. Elhuyarren bidez egingo denboraren erabileraren neurketa Aizpea Otaegi Elhuyarreko teknikariak azaldu duenez. «Eragile desberdinekin bilduko gara ikerketa sozializatu eta zertan ari garen azaltzeko». Ondoren, maiatza eta ekaina bitartean, herritarren artean ahal bezain beste inkesta egin nahi dira. Inkestak egiteko epe horretan hainbat sentsibilizazio ekintza egitea ere aurreikusten da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos