Herriarteko txapelketako palazko lehian sartuko da bihar Azpeitia

Palazko herriartekoan Azpeitia ordezkatuko duen taldea. /
Palazko herriartekoan Azpeitia ordezkatuko duen taldea.

Gipuzkoako Gomazko Pala Txapelketa jokatuko da estreinakoz eta sei pilotari daude herriko taldean

AZPEITIA.

Aurten, lehen aldiz, gomazko pala lehia antolatu dute Gipuzkoako Herriarteko Txapelketan. Final zortzirenetan hasiko du lehia Azpeitiko taldeak. Txikuri frontoian, Urrestillan, jokatuko dute bihar, zapatua, lehen kanporaketa, 10:45ean hasita, eta Elgoibar izango dute aurkari.

Eskuzko taldean bezala, sei pilotari ariko dira lehian baina kasu honetan, denak dira senior mailakoak. Hiru partida jokatuko dituzte; lehena, banaka, frontoi osoan izango da; binaka jokatuko dute gero, kantxa osoan; eta azkenik, banaka, zazpi koadroren barruan.

Eneko Martija, Oier Alkorta, Aritz Aranbarri, Urtzi Lopetegi, Jabier Odriozola eta Asier Egiguren dira Azpeitiko ordezkariak estreinakoz antolatu den Gizpuzkoako Herriarteko palazko txapelketa honetan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos