Hemezortzi eragilek babestu dute bihar egingo den manifestazioa

18:30ean abiatuko da plazatik, 'Iñaki eta Ainhoarekin elkartasuna, alternatibak badaude' lelopean

DV AZPEITIA.

Iñaki Errazkin Ingurumen diputatu ohia eta Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari ohia epaituko dituzte apirilaren 12an, Espainiako Kontu Auzitegian, 2013an Zubietako errauste plantaren kontratua eteteagatik.

Horrek eragindako kalte ekonomikoa beren gain hartzea nahi du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) eta 40 milioi euro baino gehiagoko zigorra eskatzen dute bi auzipetuentzat. Hori salatzeko manifestazioa deitu dute biharko, zapaturako, eta herriko hemezortzi eragilek egin dute bat mobilizazioarekin. Manifestazioa 18:30ean hasiko da plazatik, 'Iñaki eta Ainhoarekin elkartasuna, alternatibak badaude' lelopean.

Honakoak dira ekimena babestu duten eragileak: Basanderiek asanblada feminista, Haujijijai batzordea, ELA, LAB, CNT, Gipuzkoako EHNE, EA, Sortu, Ernai antolakundea, Xake taldea, Gaztetxie, Elkar-ekin, Ikasle Abertzaleak, Erniarraitz bertsozale elkartea, Azpeitiko Napar Zuzterrak, Urrestillako festa batzordea, Lagun Onak mendi bazkuna eta Xanjuandegi auzolanean auzo elkartea.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos