Haurrei zuzendutako bi igeriketa ikastaro eskainiko dira abenduan

AZPEITIA.

Udal kirol patronatuak haurrei zuzendutako bi igeriketa ikastaro eskainiko ditu abenduan. Bata, 4 eta 6 urte bitartekoei zuzenduta izango da. Jokoen bidez, urari beldurra kendu eta ondo pasatzeko. Azaroaren 27tik abenduaren 20a bitartean izago da, egunero, 17:30etik 18:20ra bitartean. Bazkideek 54,08 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnek , 94,66. Bigarren saioa 7 urtetik 13ra bitarteko gaztetxoei zuzendutakoa izango da. Ariketa desberdinak eginez, igeritan ikastea da helburua. Hau ere azaroaren 27an hasi eta abenduaren 20ra arte luzatuko da, egunero, 18:20etik 19:10era. Bazkideentzatprezioa 54,08 eurokoa da, eta bazkide ez direnenentzat, 94,66koa.

Fotos

Vídeos