Haur eta gazteentzat ekitaldiak antolatu dira hilaren 26tik 29ra

DV AZPEITIA.

Herriko haur eta gazteek, Gabonetako oporraldia aprobetxatuz izango dute non gozatua jai egunetan. Izan ere, Gazteria Sailak antolatuta, Gabonetako aisialdi programazioa osatu dute. Honela, adin tartearen arabera, HH5etik LH2ra bitarteko haurrek, jolasak, Gabon parkera edo irudimena lantzeko ekimenak egingo dituzte 10:00etatik 13:00etara bitartean eta abenduaren 28an, Bilboko Txiki Parkera egunpasa joango dira.

LH3tik LH6ra bitartekoek ere jolasak, argazki rallya edo gabon parkean jolasteko aukera izango dute ordutegi berean eta hauek, Txuri Urdinera irteera egingo dute abenduaren 28an.

Aldiz, nerabeek, ekitaldi solteetan parte hartzeko aukera izango dute. Honela, abenduaren 26an patata tortila lehiaketa egingo dute eta abenduaren 27an 'Hi selfie!' antolatu dute, biak ala biak 10:00etatik 13:00etara.

Hauekin batera, egun berdinetan, Urrestillan ere antolatu dira ekitaldiak. 28ko irteera, Azpeitiko jaurrekin batera egitea aurreikusten dute. Honela, adinaren arabera Txiki Parkera edo Txuri Urdinera joateko aukera izango dute urrestildarrek ere.

HH5etik LH6ra bitarteko haurrek Betharratan ikastetxean izango dute hitzordua eta nerabek, aldiz, gaztelekuan dute topalekua.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos