'Handia' filma eskainiko da asteburuan Soreasu antzokian

AZPEITIA.

Gaurtik astelehenera bitartean 'Handia' filma izango da ikusgai Soreasu antzokian. 22:00etan izango da saioa gaur eta bihar. Igandean, 19:30ean eskainiko da eta aldiz, azken egunean, ikuslearen egunean, 21:00etan, ikusi ahal izango da filma. Biharkoa, gainera, berezia izango da. Izan ere, bertan egongo dira Jon Garaño zuzendaria eta Iñigo Aranburu aktorea, Altzoko erraldoiaren, Migel Joakin Elizegiren, istorioaren grabaketaren nondik norakoak azaltzen.

Donostiako Zinemaldiko azken edizioaren Epaimahaiaren Sari Berezia edo Euskal Zinemaren Irizar saria jaso ditu Altzoko erraldoiaren istorioa pantaila handira eraman duen filmak.

Lau emanaldi izango dira guztira asteburuan zehar. Igandean, haurrentzat saioa gehituko zaio. Honela, 16:30ean, 'Spark, una aventura espacial' ikusi ahal izango da Soreasun.

Fotos

Vídeos