Borrar
Udaleko, Getariako Txakolina eta Berastegi baserriko Idiazabal gaztaren ordezkariak aurkezpenean. E.A.
Hamazazpi upategik hartuko dute parte zapatuko Txakolin Egunean

Hamazazpi upategik hartuko dute parte zapatuko Txakolin Egunean

Herriko lau gaztagileren gazta probatzeko edo arkumea jateko aukera izango da | 11:30ean hasiko da festa, Perez Arregi plazan eta 14:30ak ingurura arte iraungo du hirugarrena izango den edizio honek

ELI AIZPURU

AZPEITIA.

Jueves, 14 de junio 2018, 00:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Txakolinaren inguruko festa ospatuko da zapatuan Azpeitian. Iaz enparantza nagusian egin bazen ere, hirugarrena izango den edizio hau Perez Arregi plazara bueltatuko da. Bertan, inoiz baino Getariako Txakolina jatorrizko izendapeneko txakolin gehiago dastatzeko aukera izango da. Agerre, Aizpurua, Akarregi Txiki, Amestoi, Arbela, Arregi, Basalore, Elkano, Flysch, Gain-tza, Mokoroa, Rezabal, Roke Eizagirre, Txomin Etxaniz, Ulacia, Urkizahar eta Zudugarai izango dira bertaratzen direnek probatu ahal izango dituzten zukuak. Atzo aurkeztu zuten ekitaldia Udaleko festa arduradun Mikel Ibarzabalek eta zinegotzi Ainhoa Beristainek; Getariako Txakolina jatorrizko izendapenaren idazkari nagusi Ruth Mozok eta Maria Luisa Alberdik, Berastegi baserriko Idiazabal ardi gaztaren ordezkariak. Ekimenak Azpeitiko Gaixo eta Elbarrien Aisialdiko Taldeko kideen laguntza ere jasoko du.

800 txakolin botila inguru ekarriko dituzte zapatuan Azpeitira. Txakolina edateko kopak 5 euro ordaindu beharko dira, eta trukean bost txakolin edateko aukera izango da.

Kostatik aparte, beste herrietan ere antolatu ohi da Txakolin Eguna, eta helburua hori dela aipatu zuen Mozok aurkezpenean, «Kostako herrietatik atera eta Txakolina leku gehiagotara eramatea», alegia.

Ez da ordea, edatekoa bakarrik izango zapatuko hitzorduan. Izan ere, herriko lau gaztagile izango dira tartean beraien produktuak eskain-tzen. Horietako bat da Maria Luisa Alberdi, Berastegi baserrikoa. Haren esanetan, «herriko beste hainbat festatan ere hartu ohi izan dugu parte eta guretzat oso garrantzitsua da etxean bertan gure produktuak azaltzea».

Gaztazale amorratuak ez direnentzat, beste aukera bat ere izango da. Izan ere, 16 bildots prestatuko ditu burduntzian Carlos Ibarrondo sukaldariak. Guztira, 1.500 arkume pintxo inguru banatuko dira.

Ekitaldiak irauten duen bitartean musika ere izango da. Aire Ahizpak arduratuko dira Perez Arregi plaza girotzeaz txakolinaren festa honetan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios