Hamaikagarren postuan amaitu du denboraldia Hirugarren mailako Lagun Onak taldeak

Lagun Onakeko jokalariak , partida amaituta, eta eskubian, Ikasberri taldeko mutilak, atea zaintzen. /  E.A.
Lagun Onakeko jokalariak , partida amaituta, eta eskubian, Ikasberri taldeko mutilak, atea zaintzen. / E.A.

Bestalde, Antzuolaren aurka 2 eta 1 irabazi ostean, Preferente mailan jarraituko du Ikasberri taldeak

ELI AIZPURU AZPEITIA.

Ez zuen arratsalde ona izan zapatukoa Lagun Onakeko lehen taldeak. Portugaleteren aurka 0 eta 4 galdu zuten mutilek. Beraz, azken partidan ez zuten zaletuei pozik emateko aukerarik izan. Ez ziren partidan sartu eta emaitzak ere aldaketa handirik ez zuenez ekartzen sailkapenean, zarata handiegirik gabe igaro ziren zelaitik. Hamaikagarren postuan amaitu du denboraldia Lagun Onakek. Oporretan dira jada jokalariak.

Bestalde, beste urtebetez Preferente mailan ariko da Ikasberri taldea. Izan ere, 2 eta 1 irabazi zuen Azpeitiko taldeak etxean, Garmendipen, Antzuolaren aurka jokatutako partidan. Hil ala biziko lehia zuten etxekoek. Izan ere, sailkapeneko azken postuan ziren bi taldeak eta irabazi beharra zeukaten mailari eusteko. Bosgarren minutuaren bueltan sartu zuen lehen gola Ikasberriko Iker Arakistainek. Bigarren gola handik bost bat minutura iritsi zen, Jon Igarataundiren eskutik. Antzuolak ere lortu zuen gola atsedenaldira joanbaino lehen. Irabazita baina zapore gazi-gozoarekin amaitu zuen partida etxeko taldeak. Izan ere, Luken Galarraga kapitainak horkatila apurtu zuen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos